Hasi dira Pascual Churrucako pabilioia eraisteko lanak

Hasi dira Pascual Churrucako pabilioia eraisteko lanak

2023/03/20
Pasa den astean eman zitzaien hasiera Pascual Churrucako pabilioia eraisteko lanei; Eusko Jaurlaritzak alokairuko babes sozialerako 29 etxebizitza eraikiko ditu lursail horretan.

2018an Soraluzeko Udalak Pascual Churruca lantegia izan zena eta bere lurrak eskuratu zituen enkante publikoan; 404 euro ordaindu zituen guztira eraikinagatik eta lursailengatik.

2021ko maiatzean Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmena izenpetu zuten, Pascual Churrucako eremuan alokairuko babes sozialerako 29 etxebizitza erakitzeko.

Jaurlaritzak bertan burutuko duen inbertsioa 3,5 miloi eurokoa izango da.

Etxebizitza hauetatik 4 udalaren esku geldituko dira Olaldeko eremua garatzen denean bertako etxebizitza jabeei ostatu emateko.

Haaber, etxebizitza eraikin berriko beheko solairuan 200m2-ko lokala eskuratuko du Udalak.

Iker Aldazabal alkateak azaldu duenez “Proiektu honen bitartez herrian dagoen babes sozialeko etxebizitza eskaerari bide ematea nahi zaio”. Alkateak gaineratu du; “2006. urteaz geroztik ez dela etxebizitza sozial promozio berririk gauzatu, azkenak Saciakoak izan ziren.”

Eraisketa lanak Construcciones Moyua S.L enpresak burutuko ditu eta hauen kostua 282,420,15eurotakoa izango da. Lanek bost hilabete eta erdikoiraupena izango dute.