Pascual Churruca bereganatu du Udalak
Joan zen asteartean, uztailak 12, Donostiako 1 zk.ko merkataritza arloko epaitegiak enkantean jarri zuen Pascual Churruca izeneko lantegia eta bere lurrak.
Soraluzeko Udalak aipatu lantegia enkantean hartzeko aukera baliatu nahi izan zuen eta, zegokion eskaintza egin ostean, lantokia eta lurrak bereganatu zituen
Guztira 4 lur-sail eskuratu ditu Udalak, bakoitzagatik 101 euro eskaini ondoren, beste inork ez baitzuen lursailok enkantean hartzeko interesik agertu.
Soraluzeko Alkate Iker Aldazabalek adierazi duenez, "horrelako gertaerak bizitzan gutxitan suertatzen direla eta , Udal Gobernuak, momentua aprobetxatu du herriko hirigintzaren garapenerako berebiziko garrantzia duen lur sail hauen jabe egiteko. Esan dezakegu udalak herriko hirigintzako puzzelaren beste zati garrantzitsu bat bereganatu duela".