Otsailaren 11n zuhaitz landaketa egingo da

Otsailaren 11n zuhaitz landaketa egingo da

2023/01/30
Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak zuhaitz landaketa antolatu du otsailaren 11rako, larunbata, San Andres auzoko Azaliatxo baserriaren lursailetan, Lurgai Fundazioarekin elkarlanean.

Zuhaitz landaketa antolatu du Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak otsailaren 11rako, goizeko 9etan, San Andres auzoan.

Landaketa, Azaliatxo baserriaren lursailetan egingo da, duela 2 urte hasitako lanari jarraipena emanez.

Lursail horietan BERTAKO BASOA BERRESKURATZEKO herritarren laguntza eskatu dute antolatzaileek.  "Animatu, goiz ederra pasatuko dugu Soraluze bizigarriago bat eraikitzen dugun bitartean" adierazi dute.

Behin landaketa amaituta, mokadutxoa izango da bertaratzen direnentzat.

Izena emateko mezua bidali behar da izena eta abizenaren berri ematen ondorengo helbide elektroniko hauetakoren batera, gaiaren tartean "Landaketa Soraluze 11" adierazita: info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com

HITZORDUA: OTSAILAK 11, LARUNBATA

ORDUA : 09:00etan

LEKUA : San Andres Auzoa         

https://goo.gl/maps/ibWgVNAf49112AWd9

URA : Ekarri etxetik.

JANARIA : Hamaiketakoa antaolatzaileen kontu.

ARROPA ETA OINETAKOAK : Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa, eta euri arropa badaezpada.

ESKULARRUAK ETA TRESNAK : Antolatzaileen kontura.

IRAUPENA : Etxera itzuliko gara bazkaltzera.

Animatu eta parte hartu!