Ostegunetako pelikulen ziklo berria

Ostegunetako pelikulen ziklo berria

2021/02/01
Pablo Agüero zuzendariaren "Akelarre" fimak emango dio hasiera ostegun honetan "Ostegunetako pelikulak" egitasmoaren ziklo berriari; arratsaldeko 7etan proiektatuko dira, 6 pelikula guztira.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoari dagokion ziklo berria ostegun honetan hasiko da, Pablo Agüero zuzendariaren "Akelarre" filmarekin.

Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, arratsaldeko 7etan, COVID-19ari aurre egiteko neurriengatik ordua aurreratu baita.

Saioak antzokian egingo dira, 3 euroan.

Guztira 6 filmek osatuko dute zikloa:

Izenburua: "Akelarre".
Zuzendaria. Pablo Agüero.
Data: Otsailak 4, osteguna.
Herrialdea: Euskal Herria, 2020.
Iraupena: 90´
Hizkuntza: Euskara

Izenburua: "Richard Jewell".
Zuzendaria: Clint Eastwood.
Data: Otsailak 18, osteguna.
Herrialdea: EEUU, 2019.
Iraupena: 131´
Hizkuntza: Gaztelera.

Izenburua: "La boda de Rosa".
Zuzendaria: Iciar Bollain.
Data: Martxoak 4, osteguna.
Herrialdea: Espainia, 2020.
Iraupena: 100´
Hizkuntza: Gaztelera.

Izenburua: "Eso que tú me das".
Zuzendaria: Jordi Evole & Ramón Lara.
Data: Martxoak 18, osteguna.
Herrialdea: Espainia, 2020.
Iraupena: 65´
Hizkuntza: Gaztelera.
 
Izenburua: "Ane".
Zuzendaria: David. P. Sañudo.
Data: Apirilak 15, osteguna.
Herrialdea: Euskal Herria, 2020.
Iraupena: 100´
Hizkuntza: Euskara.
 
Izenburua: "Sentimental".
Zuzendaria: Cesc Gay.
Data: Apirilak 29, osteguna.
Herrialdea: Espainia, 2020.
Iraupena: 82´
Hizkuntza: Gaztelera.