Osoko Bilkurako erabakiak

Osoko Bilkurako erabakiak

2023/05/25
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek aho batez onartu zituzten atzoko batzarrean aztergai izandako puntu guztiak; legegintzaldiko azken bilkura zen atzokoa.

Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek hamabi puntu eztabaidatu eta bozkatu zituzten atzo, astezkena, izandako legegintzaldi honetako azken osoko bilkuran.

Puntu guztiak aho batez onartu ziren.

Hauek izan zirelarik hartu ziren erabakiak:

  • 2023ko otsailaren 8ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu zen.

  • Alkatetzaren Dekretuen berri ematea.

Ez da bozkatzen.

  • Kreditu gehigarri espedientea 4- 2023.

Aho batez onartu zen.

  • Konpromiso kreditu espedientea 6-2023.

Aho batez onartu zen.

  • Soraluzeko Udalaren 2022/2025 diru-laguntzen plan estrategikoaren aldaketa.

Aho batez onartu zen.

  • Ezozibidea Auzoan eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia.

Aho batez onartu zen.

  • Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Soraluzeko udalaren arteko lankidetza hitzarmena , informazio lagapenerako.

Aho batez onartu zen.

  • Gipuzkoako Ur Kortsortzioa eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.

Aho batez onartu zen.

  • Alokabide eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.

Aho batez onartu zen.

  • <<HaurEkin – Haurren hiri eta herrien euskal Sarea>> atxikipen akordioa.

Aho batez onartu zen.

  • Soraluzeko Udalaren eta Limpieza y Mantenimiento Impacto SLren arteko udal-instalazioak eta lokalak garbitzeko zerbitzuaren kontratuaren xedea aldatzea.

Aho batez onartu zen.