Udalbatzaren osoko bilkuran hartutako erabakiak

Udalbatzaren osoko bilkuran hartutako erabakiak

2023/02/09
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek zazpi puntu eztabaidatu eta bozkatu zituzten atzo asteazkena egin zuten bi hilean behingo ohiko osoko bilkuran.

Udalbatza osatzen duten ordezkari politikoek bi hilean behingo ohiko batzarra egin zuten atzo, asteazkenarekin.

Hauek izan ziren, puntuz-puntu, hartu ziren erabakiak:

  • 2022ko abenduaren 21ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu zen.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkatzen.

  • Udal langileen soldataren igoera.

Aho batez onartu zen.

  • Euskal autonomia erkidegoko administrazio orokorrak (kultura eta hizkuntza politika sailaren bidez) eta euskal autonomia erkidegoko udalek sinatu beharreko lankidetza[1]hitzarmenaren eredua, mugiment kirol txartela (mugiment ktx) euskal autonomia erkidegoan ezartzeko. 2023-2026 aldia.

Aho batez onartu zen.

  • Debegesaren eta Soraluzeko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Soraluzeko Santa Ana kaleko 30-32 zenbakian dagoen higiezinaren erabilera aldi baterako, partekatua eta doakoa baimentzen duena.

Onartu egin zen; aldeko 5 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 4 abstentzio (EH Bildu).

  • Zabaltzen-Sartu koop. elkartea eta Soraluzeko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Soraluzeko Kalebarren 8 zenbakian dagoen higiezinaren erabilera aldi baterako, partekatua eta doakoa baimentzen duena.

Onartu egin zen; aldeko 5 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 4 abstentzio (EH Bildu).

  • Eskari eta Galderak.