Osoko bilkurako erabakiak
Aho batez onartu zituen udalbatzak gai zerrendako zazpi puntuak.
Atzo arratsaldez ohiko bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten zinegotziek eta ondorengo akordioak hartu zituzten:
- 2022ko martxoaren 30ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
- Aho batez onartu zen.
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
- Ez da bozkapean jartzen.
- 2021ko Kontu Orokorraren onarpena
- Aho batez onartu zen.
- 2023. Urteko lan egutegirako herriko jai eguna izendatzea ( Uztailaren 26a)
- Aho batez onartu zen.
- Muskiritzuko mendilerroan aurkitzen diren aztarna arkeologikoei oinarrizko babes maila emateko akordio proposamena.
- Aho batez onartu zen.
- Soraluzeko udalaren eta Gipuzkoako Ur kontsortzioaren arteko uraren ziklo osoaren kudeaketarako kudeaketa agindua eta hura arautzen duen hitzarmena.
- Aho batez onartu zen.
- Eskari eta Galderak