Osoko bilkurako erabakiak
Aho batez onartu zituen udalbatzak gai-zerrendako punturik gehienak atzoko batzarrean; pentsiodunek aurkeztutako mozioa eta Pascual Churrucako lur-sailaren lagapena salbuespen bakarrak.
Atzo arratsaldez ohiko bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten zinegotziek eta ondorengo akordioak hartu zituzten:
- 2022ko martxoaren 2ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
Aho batez onartu zen.
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
Ez da bozkapean jartzen.
- Udal langileen soldataren igoera.
Aho batez onartu zen.
- 2022ko udal langileen lanpostuen zerrenda.
Aho batez onartu zen.
- 2022-2025 dirulaguntzen plan estrategikoa.
Aho batez onartu zen.
- Udal ordenantza aldaketa Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duena.
Aho batez onartu zen.
- Lokalak etxebizitza erabilerara aldatzeko ordenantzaren aldaketa proposamena.
Aho batez onartu zen.
- Gipuzkoako foru aldundiaren eta Soraluzeko udalaren arteko Hitzarmena Etxeko laguntza zerbitzua finantziatzeko
Aho batez onartu zen.
- Komunitatearen aldeko lan zigorrak betetzeari buruzko hitzarmena, euskal autonomia erkidegoko administrazio orokorraren berdintasun, justizia eta gizarte politiketako sailaren eta soraluzeko udalaren artean.
Aho batez onartu zen.
- Pascual Churrucako lur sailak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Sailari lagatzea. Behin betiko onarpena.
Onartu egin zen; aldeko 6 bozka (EAJ-PNV eta PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).
- Soraluzeko Pentsiodunek aurkeztutako mozioa.
Onartu egin zen; aldeko 9 bozka (EAJ-PNV eta EH Bildu) eta 2 abstentzio (PSE-EE).