Osoko bilkurako erabakiak

Osoko bilkurako erabakiak

2022/03/03
Batzarkide guztien erabateko adostasunarekin onartu zituen udalbatzarrak gaizerrendako puntu guztiak atzoko bileran, tartean mendigaineko haize-erroten aurkako mozioa.

Atzo, asteazkena, bi hilean behingo ohiko Osoko Bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek eta aho batez onartu zituzten bozkapean jarri ziren puntu denak, tartean Mendigainean bi haize errota eraikitzeko Capital Enery enpresak aurkeztutako proiektuaren aurkako MOZIOA.

Mozioari dagokionean ondorengo erabakiak hartu zituen Udalbatzak:

  • Mendigainean bi haize errota eraikitzeko Capital Enery enpresak aurkeztutako proiektuaren aurka azaltzen gara.
  • Arestian bezala; Muskiritzuko mendilerroak dituen kultur, natur, aisialdi, ondare geologiko eta biologikoak balorean jartzen eta horretarako “Dolmenen ibilbidea” bezala ezagutzen dugun proiektua sustatzen eta bultzatzen jarraituko dugunaren aldeko konpromezu sendoa azaltzen dugu.
  • Soraluzeko Udalak ondorengo egunetan dei egingo die herritarrei, Plaza Berrian egingo den  elkarretaratzearekin bat egiteko.

Gaizerrendako beste puntu biak aurreko aktaren onarpena (Aho batez onartu zen) eta Alkatetzaren Dekretuan berri ematea (Ez da bozkapean jartzen) izan ziren.