Osoko Bilkurako erabakiak

Osoko Bilkurako erabakiak

2022/01/27
Udalbatzak 2022ko aurrekontu proiektua onartu zuen atzo arratsaldean egin zuen urtarrileko ohiko osoko bilkuran; gainontzeko puntu guztiak aho batez onartu ziren.

Atzo arratsaldez  ohiko bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten zinegotziek eta ondorengo akordioak hartu zituzten:

  • 2021ko abenduko 22ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu zen.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkapean jartzen.

  • 2022ko aurrekontu proiektua.

Puntua onartu egin zen. 6 bozka alde (EAJ/PNV- PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH BILDU).       

  • 2022 urterako aurrekontuaren exekuzio araua.

Aho batez onartu zen

  • 2022 urterako plantilla organikoa.

Aho batez onartu zen

  • Hirigintzako plan orokorraren aldaketa puntuala. Behin behineko onarpena.

Aho batez onartu zen

  • Santa Ana 32. zenbakiko etxebizitzaren erabilera erregulatzen duten oinarriak.

Aho batez onartu zen