Osoko bilkurako erabakiak

Osoko bilkurako erabakiak

2021/02/04
Udalbatzarra osatzen duten hamaika zinegotziek ahobatez onartu zituzten eztabaidagai izan zituzten puntu guztiak atzo arratsaldean egin zuten ez ohiko bileran.

Atzo arratsaldean ohiko bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek.

Hauek izan ziren gaizerrendako puntuez hartu zituzten erabakiak:

  • 2020ko abenduaren 23ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Mahai gainean utzi zen puntua.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkapean jartzen.

  • Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailaren eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, EAE-n Mugiment kirol txartela (MUGIMENT KTX) ezartzeko.

Aho batez onartu zen.

  • Etxeraten mozioa, Soraluzeko EHBILDU, EAJ/PNV eta PSE-EE Alderdiek aurkezturikoa.

Aho batez onartu zen.