Osoko Bilkurako erabakiak
Batzarkide guztien erabateko adostasunarekin onartu zituen udalbatzarrak gaizerrendako puntu guztiak atzo arratsaldean egin zuen bi hilean behingo ohiko osoko bilkuran.
Atzo, asteazkena, bi hilean behingo ohiko Osoko Bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek eta aho batez onartu zituzten eztabaidagai izan zituzten puntu guztiak.
- 2020ko uztailaren 2ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
Aho batez onartu da.
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
Ez da bozkapean jartzen.
- 2021ko Ordenantza fiskalak.
Aho batez onartu da.
- Taxia. 2021rako tarifen proposamena.
Aho batez onartu da.
- Olaldeko Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
Aho batez onartu da.
- Genero-indarkeriaren aurkako barne-protokoloa onartzea.
Aho batez onartu da.
- III. Berdintasun planaren onarpena.
Aho batez onartu da.
- Soraluzeko udalaren bitarteko propio pertsonifikatutzat hartzea Debemen, Debabarreneko landa Garapeneko Elkartea.
Aho batez onartu da.