Osoko bilkurako erabakiak

Osoko bilkurako erabakiak

2016/10/14
Batzarkide guztien adostasunarekin onartu zituen udalbatzarrak gai zerrendako punturik gehienak atzo arratsaldean egin zuen ohiko osoko bilkuran.

AZTERGAIEN ZERRENDA

1.- 2016ko uztailaren 6ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
     Aho batez onartu zen.

2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
     Ez da bozkapean jartzen.

3.- 2017. urterako Ordenantza Fiskalak.
     -Zerga eta tasa guztiak izoztea proposatu zen, zaborraren tasa salbu; % 8,5ko igoera proposatu zelarik. Puntua onartu egin zen. 6 bozka alde (EAJ-PNV eta PSE-EE)  eta 5 abstentzio (EH BILDU).
     -Hutsik dauden etxebizitzei Ondasun Higiezinen Zergaren  %75ko errekargua kentzea proposatu zen. Ez zen puntua onartu . 4 bozka alde (EAJ-PNV) eta 7 aurka ( EH BILDU eta PSE-EE)

4.-  Taxiak. 2017rako tarifen proposamena.
      Aho batez onartu zen.

5.-  Diru-laguntzen plan estrategikoa.
      Aho batez onartu zen.

6.-  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dituen enplegua eta tokiko garapena sustatzeko proiektuak gauzatzeko, Elgoibarko, Eibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko Udalen artean burutzen den kudeaketa, Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena. Eskualdeko Enplegu Plana.
       Aho batez onartu zen.

7.-  Serafin Atxotegi auzunearen izen aldaketa.
      Aho batez onartu zen "Txurruken auzunea" izena ematea.

8.-  Eskari eta galderak.