Osoko bilkurako erabakiak

Osoko bilkurako erabakiak

2019/12/20
Udalbatzarra osatzen duten zinegotziek ahobatez onartu zituzten eztabaidagai izan zituzten punturik gehienak; datorren urteko aurrekontua Gobernu Taldearen aldeko bozkekin onartu zen.

Atzo arratsaldean ohiko bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek, ondorengo erabakiak hartu zituztelarik:

GAI-ZERRENDA

  • 2019ko uztailaren 10eko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho Batez onartu zen.

  • 2019ko urriaren 2ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho Batez onartu zen

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkapean jartzen.

  • 2020. urterako aurrekontu-.

Onartu egin zen. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta aurkako 5 (EH Bildu).

  • 2020. urterako aurrekontuaren exekuzio-araua.

Aho Batez onartu zen

  • 2020. urterako plantilla organikoa.

Onartu egin zen. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).

  • Finantza iraunkortasunaren txostenaren berri emate.

Ez da bozkapean jartzen.

  • Kreditu aldaketak.

Aho Batez onartu zen

  • Zibismo ordenantzaren aldaketa proposamena.

Onartu egin zen. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).

  • Soraluzeko Udalaren ordezkaria izendatzea Euskal Fondoan.

Aho Batez onartu zen.

  • Gaztematikarekin hitzarmen berria onartzea.

Aho Batez onartu zen.

  • Udal Langileen soldataren igoera onartzea.

Aho Batez onartu zen.

  • Gipuzkoa etorbideko xehetasun azterketa onartzea.

Aho Batez onartu zen.

  • Ezozibideko xehetasun azterketa onartzea.

Aho Batez onartu zen.

  • Ezozibideko lur zoru publikoaren desafekzioak onartzea.

Aho Batez onartu zen.

  • Santa Ana 3ko beheko solairuaren salmenta egiteko alkatea ahalmentzea.

Aho Batez onartu zen.

  • Lanbide.Enplegua eta Tokiko garapena sustatzeko hitzarmena.

Aho Batez onartu zen.

  • Debabarreneko Mankomunitatearekin lankidetza hitzarmena, datu pertsonalen lagapenerako.

Aho Batez onartu zen.

  • EHBILDU, EAJ/PNV eta PSE-EE taldeak aurkeztutako mozioa

Onartu egin zen. Aldeko 6 bozka (5 EHBIldu) eta (1 EAJ/PNV) eta 5 abstentzio (EAJ/PNV eta PSE-EE).