Osoko Bilkurako erabakiak

Osoko Bilkurako erabakiak

2019/10/03
Udalbatzarra osatzen duten hamaika zinegotziek ahobatez onartu zituzten eztabaidagai izan zituzten punturik gehienak atzo arratsaldean udaletxeko saio aretoan egin zuten bileran.

Atzo arratsaldean ohiko bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek, ondorengo erabakiak hartu zituztelarik:

  • 2019ko uztailaren 10eko saioaren akta hala badagokio onartzea.

Mahai Gainean utzi zen.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkatzen.

  • 2020ko Ordenantza fiskalak.

Onartu egin zen. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).

  • OHZ/IBIaren errekargua kentzea.

Ez zen onartu. 4 bozka alde (EAJ) eta 6 bozka aurka (EH Bildu, PSE-EE).

  • Taxia. 2020ko Tarifen proposamena.

Aho batez onartu zen.

  • 6/2019 Kreditu aldaketa.

Aho batez onartu zen.

  • Zibismo ordenantzaren aldaketa proposamena.

Mahai Gainean utzi zen.

  • Udalaren eta Ur kontsortzioaren arteko lankidetza hitzarmena.

Aho batez onartu zen.

  • Soraluzeko Udala eta Gipuzkoako garraioaren lurralde agintaritza Partzuergoaren arteko hitzarmena udal erroldaren datuak egiaztatzeko.

Aho batez onartu zen.