Osoko Bilkurako erabakiak
Atzo arratsaldean ez ohiko bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek, ondorengo erabakiak hartu zituztelarik:
1.- 2018ko abenduaren 19ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
Aho batez onartu zen
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
Ez da bozkapean jartzen.
3.- Udal Ordenantza, mugikortasun mugatua duten pertsonentzako aparkaleku-txartelak eta erreserba bereziak arautzen dituena.
Aho batez onartu zen
4.- Udaltzaingoaren Erregelamendua.
Puntua onartu egin zen 6 Bozka alde (EAJ-PNV/ PSE-EE) eta 4 abstentzio (EHBILDU)
5.- Hirigintza hitzarmena, aprobetxamendu erreserba bidez zuzkidura publikorako lursailen zuzeneko okupazioa antolatzeko.
Puntua onartu egin zen 6 Bozka alde (EAJ-PNV/ PSE-EE) eta 4 kontra (EHBILDU)
6.- Soraluzeko Udalaren bitarteko propio pertsonifikatutzat hartzea Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea.
Aho batez onartu zen
7.- Herri galdeketa.
Puntua onartu egin zen 6 Bozka alde ( EAJ-PNV/ PSE-EE) eta 4 abstentzio (EHBILDU)