Osoko bilkurako erabakiak
Batzarkide guztien adostasunarekin onartu zituen udalbatzarrak gaizerrendako punturik gehienak atzo arratsaldean egin zuen ohiko osoko bilkuran.
1.- 2016ko maiatzaren 4ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
Aho batez onartu da.
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
Ez da bozkapean jartzen.
3.- 2017. urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.
Aho batez onartu da.
4.- Tokiko jasangarritasunaren aldeko konpromisoa berritzeko akordioa: “Udalsarea 21”.
Aho batez onartu da.
5.- 2015eko aurrekontuaren kontu orokorra onartzea.
Aho batez onartu da.
6.- Ondasun Higiezinen gaineko zergaren berrikuspena eta 2017rako zerga tipoak onartzea.
Puntua onartu da. 6 bozka alde (EAJ-PNV eta PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH BILDU).
7.- Eskari eta galderak.
Ez da eskari eta galderarik egon.