Olaldeako prestakuntza-zentroan ikastaro eskaintza handia udazkenerako
Lanbidek diruz lagundutako eta homologatutako Soraluzeko Olaldea prestakuntza-zentroak langabeei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako.
Prestakuntza-eskaintza berri hau Soraluzeko udalaren, Debegesaren eta Edukeibar zein Zabaltzen-Sartu prestakuntza-erakundeen arteko lankidetzari esker egin daiteke: Soraluzeko Udalak lokalak lagatzen ditu, eta, horri esker, hura garatzeko behar diren espazioak homologatu ahal izan dira.
Parte-hartze handiko ikastaroak dira; izan ere, eskaera handiko prestakuntza-baliabideak eskaintzen dira bertan. Gainera, gero eta ikastaro gehiago antolatzen dira Olaldeako prestakuntza-zentroan eta aukera oso interesgarria da Soraluzerako zein eskualde guztirako.
Udazkeneko ikastaro-eskaintza
ERAIKIN ETA LOKALETAKO GAINAZALAK ETA ALTZARIAK GARBITZEA
- 150 prestakuntza-ordu eta 80 praktika-ordu enpresetan.
- Ikastaroaren kodea: IP24200296
- Hasiera, urriaren 8a, amaiera, 2024ko azaroaren 29a.
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
- Lekua: OLALDEA Prestakuntza eta Enplegu Zentroa Soraluzen.
- Antolatua eta emana: ZABALTZEN-SARTU Koop. Elk.
EOCB01 - BIOERAIKUNTZA 498H
- Hasiera, irailaren 26a
- Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara, astelehenetik ostiralera.
- Lekua: OLALDEA Prestakuntza eta Enplegu Zentroa Soraluzen.
- Antolatua eta emana: Edukeibar
Eraikuntza jasangarri eta energetikoki eraginkorren bidez material ez-kutsakorrak eraikitzeko espezialitate eguneratua.
ELEQ0001 - INSTALAZIO ELEKTRIKOAK, TELEKOMUNIKAZIOAK ETA BERRIZTAGARRIAK
- Hasiera: urriak 10
- Ordutegia: 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
- Lekua: OLALDEA Prestakuntza eta Enplegu Zentroa Soraluzen.
- Antolatua eta emana: Edukeibar
Espezialitate osoa, elektrizitateari eta elektronikari buruzko oinarrizko ezagutzak bereganatzeari begira, IRVE sistemarekin (auto elektrikoak kargatzea), telekomunikazioetako elektrizitatearekin eta plaka fotovoltaikoen instalazioen inguruko ezagutzekin osatua.
ELEE04 - ELEKTRIZITATE/ELEKTRONIKAKO OINARRIZKO PROZEDURAK + ELEQ0111 - EKIPO ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOAK MUNTATZEA ETA MANTENTZEA
- Hasiera: urriak 16
- Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.
- Lekua: OLALDEA Prestakuntza eta Enplegu Zentroa Soraluzen.
- Antolatua eta emana: Edukeibar
Elektronika/elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuaren espezialitatea + 1. mailako elektrizitatearen eta elektronikaren arloko profesionaltasuna lortzeko enpresa-praktikak barne.