Aldaketa puntuala Olaldeko planari

Aldaketa puntuala Olaldeko planari

2021/10/14
Olaldea eremuaren Hiri antolamenduko Plan Orokorrari aldaketa puntuala egin dio Soraluzeko Udalak, bertan ordezkaritza duten alderdi guztieen aldeko botoarekin.

Urriaren 6an egindako osoko bilkuran, udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu zuten Olaldea eremuaren Hiri antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala.

Aldaketa honek bertan eraikitzea aurreikusten diren etxebizitzen tipologia aldatzen du, eremua erakargarriago egite aldera, urbanistikoki zahar berritu eta garatzeko

2019. urtean onartu zen Olaldeko Plan bereziak babes ofizialeko 45 etxebizitza, 45 tasatu eta 12-13 etxebizitza libre eraikitzea aurreikusten zuen. Aurreko astean onartu zen aldaketaren ondorioz, aldiz, etxebizitza libre kopurua 29an gehituko litzateke eta Babes Ofizialekoak kopuru berdinean murriztu; tasatuen kopurua berdin mantenduko litzateke.

Ondorengoa da Soraluzeko udalak Olaldea eremuari dagokionean azken urteetan eman dituen pausoen kronologia:

  • 2016.urtean, aho batez, onartu zen udalerriko Hiri Antolamendu Plan Orokorra.
  • 2019.urtean. Hiri Antolamenduan aurreikusitako Olaldeko eremua garatzeko Plan Berezia onartu zuen udalbatzak aho batez.
  • 2019.urtean,  Atxuri 21.zenbakian zegoen eraikina eraitsi zen. Olaldeko Plan bereziak orube horretan aurreikusten bai du  ibaiaren bi aldeak lotuko dituen oinezkoentzako zubi berria eraikitzea. Gaur egun dagoen errekaldeko zubiaren ordez. Batetik zubia eusten duten bi zutabeek presa efektua egiten dutelako ibaiaren ibilbidea mugatuz eta bestetik ez delako irisgarria.
  • 2021.urtean Udalak Olaldeko eremuko 8. Partzelako jabeekin hitzarmena izenpetu zuen. Hitzarmenaren helburua partzelan igogailu publiko bat eraikitzea izango litzateke Olaldeko eremua eta gaur egungo saihesbidea lotuko dituena.
  • 2021.urteko apirilean, udalak Santa Ana 30-32an kokatzen diren “Leteneko garajeak” bezala ezagutzen diren 1.349 metro karratuko lokala bereganatu zuen 10.000€ren truke.
  • Maiatzaren 14an, Soraluzeko Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin Pascual Churrucako eremuan alokairuko sozialeko 29 etxebizitza eraikitzeko lankidetza hitzarmena izenpetu zuen. Hauetatik 4 etxebizitza Olaldeko etxebizitza jabeentzat bideratuko dira ordezko bizitoki bezala. Izenpetutako hitzarmen honi esker, posible izanda, onartu berri den  Olaldeko aldaketa puntuala egitea.
  • Azkenik, osoko bilkuran onartu zen kreditu aldaketari esker, Santa Ana 32.zenbakian kokatzen den 100 metro karratuko etxebizitza bereganatuko du udalak 35.000€ren truke.