Oinarrizko euskara ikastaroa

Oinarrizko euskara ikastaroa

2021/02/03
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak herritar etorri berriei zuzendutako oinarrizko euskara ikastaroa antolatu du; interesdunek otsailaren 12 arte eman dezakete izena.

Soraluzeko Udalak harrera-ikastaro linguistiko berria antolatu du, euskara ikasten hasi nahi duten gurera etorri berriak diren pertsonentzat.

Ikastaroaren helburua etorri berriek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutzea eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea da.

Ikastaro honetan gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai motibagarri lantzen dira, hala nola, aurkezpenak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka... Ariketetan gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak...) landuko dira, batez ere.

Ikastaroak 60 orduko iraupena dauka, 4 ordu astean. 

Otsailaren 24an hasi eta ekainaren 23an amaituko da, astelehen eta asteazkenetan, 10etatik 12etara.

Ikastaroa doan da eta, Eusko Jaurlaritzak eta Soraluzeko Udalak finantzatzen dute.

Ikastaroa amaitzean berau egin izana ziurtatzen duen agiria jasoko dute ikasleek.

Izena eman nahi dutenek Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura edo Ongizate Zerbitzura jo behar dute edota 943-753043 zenbakira deitu otsailaren 12a baino lehenago.