Nola margotu olio-pintura bat 90 minutuan
Esteban Oroz margolari eibartarrak zuzeneko pintura erakustaldia eskainiko du ostegun honetan, arratsaldeko 6:30ean, kiroldegiko Tolarekua aretoan; sarrera doakoa da.
Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak eta Krabelin Pintura Eskolak zuzeneko pintura erakustaldia antolatu dute.
Esteban Oroz margolari eibartarrak olio-pintura bat margotuko du 90 minutuan erakustaldira bertaratzen diren ikusleen aurrean.
Esteban Orozek ia urtero harten du parte Soraluzeko Kaleko Margo Lehiaketan eta behin baino gehiagotan irabazi du aipatu lehaiketa.
Koadroa margotzen duen bitartean, margoketa prozesuari buruzko azalpenak emango ditu, bai eta ikusleen galderei erantzun ere.
Saioaren bukaeran, bertaratzen direnen artean zozketatuko da margotutako koadroa.
Erakustaldia arratsaldeko 6:30ean hasiko da, kiroldegiko 2. solairuan dagoen Tolarekua aretoan.
Saioa gazterleraz egingo da eta sarrera librea da.