"Noa Lur" taldearekin aurkeztuko da datorren domekan aurtengo Blues Hotsak jaialdia

"Noa Lur" taldearekin aurkeztuko da datorren domekan aurtengo Blues Hotsak jaialdia

2024/10/11
"Noa Lur" abeslari bilbotarrak eta bere taldeak "Jazz for children" izenburuko kontzertua eskainiko dute domekan, urriak 13, Herri Antzokian.

Izenak berak ondo adierazten duen moduan, jazza etxeko txikienei gerturatzea du helburu domekako kontzertuak eta azaroaren 18tik 24ra herrian ospatuko duten Blues Hotsak jaialdia aurkezteko balioko du.

Ikuskizun honen ezinbesteko premisetako bat elkarrekintza da, haurrek musika entzun eta dantzatu dezatela eta, horrela, ikuskizunaren parte sentitu. Txikiek eta nagusiek ezagutzen dituzten filmeen abesti ezagunenetan oinarrituta dago  errepertorioa: Aladdin, Frozen, Gru, Oihaneko Liburua, etab. Kontzertu espontaneoa, dibertigarria, didaktikoa, familiarra izango da domekakoa, Ella Fitzgerald edo Liza Minelli bezalako artisten abesti dibertigarriak abestu eta dantzatzeko parada eskainiko duena.

Noa Lur abeslari bilbotarra ez da bakarrik egongo oholtzan, taldekideek lagunduta eskainiko du kontzertua domekan: Alain Concepción (ahotsak), Tony Pereira (gitarra), Ricardo Alonso (baxua) eta David Fernández (bateria).

Eguna: urriak 13, domeka

Ordua: 12:00etan

Lekua: Herri Antzokian