Nerea Ibarzabal irakurle klubeko tertulian

Nerea Ibarzabal irakurle klubeko tertulian

2023/05/19
Nerea Ibarzabal idazle markina-xemeindarraren bisita jasoko dute datorren asteleheneko saioan euskarazko irakurleen klubeko kideek; "Bar Gloria" liburua izango dute hizpide.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian sortu zen Euskarazko Irakurleen Klubak datorren astelehenean, maiatzak 22, egingo du hurrengo saioa, Nerea Ibarzabalen "Bar Gloria" eleberriaren gainean jarduteko.

Tarteka gertatzen den moduan, oraingo honetan ere bertan izango da idazlea, liburuaz berba egin eta klubeko kideen galderak erantzuteko.

Saioa arratsaldeko 7etan hasiko da, Kalebarreneko Enplegu Bulegoan, eta irekia izango da, edozein herritarrek hartu ahal izango duelarik parte.