Nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa
Bergarako IAT/ITV zentroko teknikariek datorren asteazkenean, hilak 27, 13:30ean, egingo dute udalerriko nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa, Ezoziko futbol zelaian.
Bergarako IAT/ITV zentroa kudeatzen duen Ita Asua enpresako teknikariek apirilaren 27tik maiatzaren 16ra burutuko dituzte eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak.
Soraluzen apirilaren 27an, asteazkena, izango dira teknikariak, 13:30ean, Ezoziko Futbol Zelaian.
Eskualdeko gainontzeko herrietako bisita-egunak ondorengoak dira:
EGUNA |
ORDUA |
HERRIA |
TOKIA |
Apirilak 27 |
09:00 |
Eibar |
Greyhound |
Apirilak 27 |
12:00 |
Mendaro |
Li-Li parean |
Apirilak 27 |
13:30 |
Soraluze |
Ezozia |
Apirilak 29 |
09:00 |
Elgoibar |
Mintxetako aparkalekua |
Apirilak 29 |
13:30 |
Elgeta |
Pagatza industrialdea |
Maiatzak 16 |
09:00 |
Mutriku |
Mijoa industrialdea |
Kontuan izan Unitate Mugikorra egun eta toki horietan bakarrik egongo dela.