Nekazaritza eremuko inbertsioak
Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera egingo du herriko baserritarrekin nekazaritza eremuan egin diren lanen berr ieman eta datorren urteko egitasmoak adosteko.
Aurreko urteetan bezala, datorren ostegunean, urriak 28, udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak urteroko bilera egingo du herriko baserritarrekin.
Bilera arratsaldeko 19:00etan egingo da, udaletxeko saio aretoan.
Bileraren helburua urtean zehar landa-gunean egin diren eta egingo diren lanen berri ematea izango da eta, era berean, 2022. urteko aurrekontua adostu eta zehazteko asmoz baserritarrek dituzten eskaera eta proposamenak jasotzea.