Pertsona Nagusien Astearen balorazioa
Pertsona Nagusien II. Astea apirilaren 23tik 27ra bitartean burutu da aurten, Udaleko Gizarte Ongizate Batzordearen, Alkarri Elkartearen, Eguneko Zentroaren, Zaharren Egoitzaren eta Itxaropen Jubilatuen Elkartearen elkarlanari esker.
Udalak oso modu positiboan baloratu du antolatutako ekintzek herritarren artetik jaso zuten harrera eta etorkizuen ere pertsona nagusiei zuzendutako aste honen antolaketari jarraipena emateko konpromisoa azaldu du du.
Udaleko Gizarte Ongizate Saileko arduradun den Patricia Borinagak adierazi duenez "antolatutako ekintzek izan duten arrakastaren oinarrian ekintzon antolaketan pertsona nagusiak eurak ibili izana dago eta, ondorioz, beren intereseko gaien bueltako programa egin izana. Itxaropen Jubilatuen Elkartean burutu diren ekintzetara bataz beste 35-45 pertsona agertu dira, horrek esatea nahi duelarik aukeratutako tokia eta ordutegia aproposak izan direla. Era berean, Eguneko Zentroak eta Zaharren Egoitzak antolatu zituzten Ate Irekien Jardunaldiek ere jende ugari bildu zuten".
Bestalde, Udala hasita dago dagoeneko "Esperientzia gela" izeneko egitasmoa prestatzen. Egitasmoa Pertsona Nagusien II. Astearen barruan aurkeztu zen eta helburu moduan pertsona nagusiei zuzendutako ekintza ezberdinak antolatzea (tailerrak, hitzaldiak, zine foruma...) dauka, pertsona nagusiak izanik ekintzok antolatuko dituztenak.