Mugiment kirol txartela

Mugiment kirol txartela

2023/02/24
Soraluzeko Udalak "Mugiment Kirol Txartela"-ren erabilera arautzen duen hitzarmena onartu du; txartelak udalerritik kanpoko kirol instalazioak erabiltzeko aukera ematen die herritarrei.

Otsailaren 8an izandako osoko bilkuran, udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, aho batez,  Soraluzeko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuaren arteko lankidetza hitzarmena ( 2023-2026) onartu zuten.

Lankidetza-hitzarmen honi esker, kirol-azpiegitura publikoen erabileraren arrazionalizazioa hobetu eta, horrela, herritarrei zerbitzu zabalagoa eta hobea eskaintzea nahi da.

Iker Aldazabal alkateak adierazi duen bezala ”Hitzarmen berri honi esker, hurrengo hiru urtetan, gure herriko kiroldegiko abonatuek, dohainik, aukera izango dute kirolaren praktika gauzatzeko udalerritik kanpoko kirol instalazioetan”. 

Zein da Kirol txartelaren helburua?

KirolTxartela Mugiment-aren helburua da kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea. Udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk barik, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.

¿Zer da?

Mugiment Kirol Txartela txartel birtuala da, eta udalerri bateko udal-kirol zerbitzuko abonatuei aukera ematen die atxikitako kirol-instalazioetara Euskal autonomi erkidego osoan sartzeko. Ekimenaren bidez, kirol instalazioen eta -praktiken eskaintza handiagoa eman nahi zaie herritarrei, bai eta baliabide publikoen kudeaketa hobetu ere, lehendik dauden kirol-azpiegituren erabilera optimizatuz.

Informazio gehiago ondorengo loturan aurkitu dezakezu: https://kiroltxartela.eus/eu