Miranda-ko erailketaren gaitzespena

Miranda-ko erailketaren gaitzespena

2017/10/04
Soraluzeko Udalak gogor salatu eta gaitzetsi du indarkeria matxistaren ondorioz Miranda de Ebron gertatutako 44 urteko emakume baten hilketa.

Soraluzeko Udalak gogor salatu eta gaitzetsi du indarkeria matxistaren ondorioz Miranda de Ebron gizonezko batek Turiso-n bizi zen 44 urteko emakume gasteiztar bat hil izana.

Udalak gogoratu eragin nahi du hilketa hauek emakumeen aurkako indarkeriak sortzen duen arazoaren zati bat besterik ez direla, eta oinarrian gizon eta emakumeen arteko berdintasunik eza dagoela.

Soraluzeko Udalak berretsi nahi du era honetako salaketek ez dutela eraginik izango ez badugu barneratzen berdintasun, prebentzio, heziketa eta, batez ere, errespetu falta direla emakumeek eta neskatilek pairatzen dituzten jarrera matxisten oinarrian daudenak eta indarkeria era desberdinek (Psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa eta sexuala…) beraien osotasun eta duintasun fisiko eta moralaren aurkako eraso zuzena suposatzen dutela. Hau da, Oinarrizko eskubideen aurkako bortxa larri eta onartezina.

Erailketa honek erakundeak eta gizarteak gure udalerrietan benetako berdintasuna erdiesteko daukagun erantzukizunaren aurrean jartzen gaitu. Honi dagokionean, sentsibilizazio eta prebentzio lana egiten jarraitu behar dugu, gure herriko gazteen artean bereziki, beraiek baitira etorkizuneko herritarrak.

Soraluzeko Udalak elkartasuna adierazi nahi die hildako emakumearen senitarteko eta lagunei.