Mendigainean plaka berria ipini da

Mendigainean plaka berria ipini da

2024/09/26
Mendigainean plaka berria ipini da, Elgoibarko udalarekin batera.

2002an ezarri zen lehenengoz inguruko mendien panoramikadun brontzezko plaka Karakaten, Mendigainean; duela zenbait hilabete desagertu egin zen, ordea. 

Orain, Elgoibarko udalarekin batera, labazko plaka berria jarri du Soraluzeko udalak. Empreinte enpresa arduratu da plaka berria egiteaz eta 1.575 euroko kostua izan du.