Garbiketa lanak mendigainean

Garbiketa lanak mendigainean

2017/11/13
Urtero bezala, garbiketa-lanak egin ditu udalak mendigainean, bertako basoak berreskuratzea helburu duen "Soraluze Baso Bidez" programaren barruan.

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Batzordeak bultzatuta, garbiketa lanak burutu dira udalaren jabetzakoak diren zenbait lurretan.

Osuma Baso Lanak enpresak aurrera eraman dituen garbiketa-lan hauei esker, pago-sailetako sasi eta zikinak garbitu dira.

Lanen kostua 9.930 euro, gehi BEZ, izan da.

Soraluze Baso Bidez programari 2007. urtean eman zitzaion hasiera, Urkia Zelaiko gunean 1.750 pago landatuz. Landaketa hauek egitea posible izan zen Udalak 4 jabe pribaturekin hitzarmenak sinatu zituelako, 30 urtetan lur sail hauen kudeaketa Udalaren esku uztea adostuz.

Aurtengo garbiketa-lanak ondorengo lur-sail hauetan egin dira:

  • Karakateko lur-saila 23.309 m2.

  • Atxolin izeneko lur-saila 18.100m2.

  • Pagobedeinkatu izeneko lur-saila, 22.426m2.

  • Gizaburuaga izeneko lur saila, 27.008m2