Memoria lantzeko tailerra
Soraluzeko Esperientzia Gelak antolatutako egitarauaren barruan, "Mihi puntan daukat. Eguneroko ahazturei aurre egiteko estrategiak" izeneko tailerra eskainiko da urrian zehar.
Tailer honek 4 saio izango ditu, urriaren 3, 10, 17 eta 24an (asteazkenak), arratsaldeko 5etatik 6:30era eta Itxaropena Jubilatuen Elkartean eskainiko dira, "Adindu" enpresaren eskutik.
Esperientzia Gelan matrikulatuta egonda tailer honetan parte hartu nahi duten guztiek irailaren 28rako eman behar dute izena, jubilatuen elkartean bertan.
Tailerra gazteleraz emango da.