Matrikulazio kanpaina HHI/EPA ikastetxean
Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastetxean izena eman nahi duten herritarrek irailaren 13ra arte izango dute matrikula egiteko aukera; irailaren 17an emango diote ikasturteari hasiera.
Soraluzeko HHI/EPA ikastetxeak zabalik dauka 2018/2019 ikasturterako izena emateko aukera.
Bertan, 18 urte baino gehiago duen edozein herritarrek eman dezake izena, irailaren 13a arte.
Eskaintza
Hauxe da aurten ikastetxeak daukan eskaintza:
- Atzerritarrentzako gaztelera.
- Grado I eta II.
- Ingelesa.
- Frantsesa.
- Bigarren Hezkuntza. (Bergarako zentroan)
- Unibertsitatera eta Goi Mailako Zikloetara sartzeko prestakuntza. (Bergarako zentroan)
Matrikula
Informazioa eta izen-ematea ikastetxeko idazkaritzan edo 943753017 telefonoan eskuratu eta egin daitezke.
Astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 13etara.