Matrikulazioa ludotekan eta gaztelekuan
Datorren ikasturtean Soraluzeko Udal Ludotekan eta Gaztelekuan izena eman nahi duten haurrek uztailaren 1era arteko epea izango dute matrikula egiteko.
Izen-ematea online ere egin dezakete herritarrek, ondorengo helbidean:
https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak
SARRERA
Soraluzeko haurren eta nerabeentzako zerbitzuek; ludoteka eta gaztelekuak, alegia, ikasturte berri bati ekingo diote irailean.
MATRIKULAZIO EPEA
2022/2023 ikasturtean izena emateko epea ekainaren 20an hasi eta uztailaren 1ean amaituko da. Behin data hori pasata, plaza libreak dauden neurrian onartuko dira matrikulazio berriak.
ORDUTEGIA
Hauxe izango da Ludoteka eta Gaztelekuak (LH5/6) datorren ikasturtean izango duen ohiko ordutegia. Aste Santu eta Gabonetako oporretan ordutegia aldatu egin daiteke.
|
ASTELEHENA |
ASTEARTEA |
ASTEAZKENA |
OSTEGUNA |
16:30-18:00 |
4/5 URTE (A) |
4/5 URTE (B) |
4/5 URTE (A) |
4/5 URTE (B)
|
18:00-19:30 |
LH 1/ LH 2 (A)
|
LH 1/ LH 2 (B)
|
LH 1/ LH 2 (A)
|
LH 1/ LH 2 (B)
|
|
OSTIRALA |
OSTIRALA |
16:30-18:30 |
LH3/LH4 (Ludoteka) |
LH 5/LH 6 (Gaztelekua)
|
Oharrak:
(1) HH eta LH1/LH2-ko haurrek astean hiru orduko zerbitzua izango dute, ordu eta erdiko bina saio. Bi egun aukeratu behar dituzte, astelehena eta asteazkena (A) ala asteartea eta osteguna (B). Ordu eta erdi horretan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin bateragarria izan dadin.
(2) Talde bakoitzean plaza kopurua mugatua da. Plazak matrikulazio-hurrenkeraren arabera emango dira.
(3) LH3/LH4-ko eta LH5/LH6-ko haurrek bi orduko saioa izango dute ostiraletan. Bi ordu horietan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin (Dantza, pelota…) bateragarria izan dadin.
KUOTA
Hauek dira erabiltzaileen kuotak:
- Urteko kuota orokorra: 40 euro.
- Familia bereko bi matrikula edo +: 30 euro.
- Familia ugariak: Hobariak kontsultatu (*).
- Egoera ekonomiko zailean dauden familiak: Hobariak kontsultatu (*).
(*) Familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako %50 eta %100 arteko hobariak daude.
MATRIKULA NOLA EGIN
Bi modu daude izena emateko: online eta presentziala.
Online
- Ondorengo helbidean dagoen inprimakia bete: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak
- Ondorengo konturen batean diru-sarrera egin izana ziurtatzen duen ordainagiria erantsi:
-
Kontu Zenbakia
2095 5062 90 1061641634
Kontu Zenbakia
3035 0004 93 0040900023
Kontu Zenbakia
0182 2410 46 0010194004
Kontu Zenbakia
0081 4253 1200 01000606
- Ordaintzean jarri: LUDOTEKA/GAZTELEKUA + Haurraren izen-abizenak.
- Hobariak eskatu nahi badira, ezin da izen-ematea online egin.
Presentziala
- Etxean jasotako matrikula-orria bete eta ludoteka zein gaztelekuan entregatu beharko da, ordainketa egin izana ziurtatzen duen ordainagiriarekin batera.
- Inprimakiak entregatzeko egunak, ordutegia eta tokia:
- Ekainak 20, 21, 22 eta 23: 14:30-19:30
- Ekainak 24: 14:30-19:00
- Ekainak 27, 28, 29 eta 30: 09:00 -13:00
- Uztailak 1: 09:00-13:00
- Ludotekan bertan entregatu behar dira.
- Ekainak 20, 21, 22, 23 eta 24: 09:00-14:00 (Udaletxean).
- Ekainak 27, 28, 29, 30: 16:00-19:00 (Gaztelekuan).
- Uztailak 1: 16:00-19:00 (Gaztelekuan).