Matrikula zabalik AEK euskaltegian

Matrikula zabalik AEK euskaltegian

2024/09/24
‘Euskara eroso bizitzeko’ lelopean matrikulazio-kanpaina abian du AEK euskaltegiak; irailaren 30a arte eman daiteke izena.

Soraluzeko AEK euskaltegiak zabalik dauka dagoeneko 2024/2025 ikasturterako matrikulazio kanpaina; Euskara eroso bizitzeko da aurtengorako aukeratutako leloa.

Aurrez aurreko zein autoikaskuntza bidezko eskaintza dauka euskaltegiak 16 urtetik gorako pertsonentzat, metodologia komunikatiboan oinarrituta eta ordutegi malguarekin.

Ikastaro-eskaintza

Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak, 16 urtetik gorako herritarrentzat, astean bi, hiru edo lau egunetan:

  • Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo erdipresentzialak): A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.
  • Hizkuntza Eskakizunak: HABE, IVAP, Osakidetza

Informazioa eta izen-ematea

Ikastaroren batean izena emateko edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da. Matrikulazio epea irailaren 30ean, datorren astelehenean, amaituko da.

Eguna eta ordua: Astearte, asteazken eta ostegunetan, 18:00-20:00.

Helbidea: Soraluzeko AEK Euskaltegia, Baltegieta kalea, 2

Telefonoa: 943 75 14 34

Dirulaguntzak

Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko dirulaguntzak emango ditu. Dirulaguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.