Matrikula zabalik AEK euskaltegian
Soraluzeko AEK euskaltegiak zabalik dauka dagoeneko 2021/2022 ikasturterako matrikulazio kanpaina; "Euskara hurbil, zu urrun heltzeko" da aurtengorako aukeratutako leloa.
Aurrez aurreko zein autoikaskuntza bidezko esakintza dauka euskategiak, metodologia komunikatiboan oinarrituta eta ordutegi malguarekin.
16 urtetik gorako herritarrentzat.
ESKAINTZA
Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak:
- Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza): A1, A2, B1, B2, C1 (EGA) eta C2 mailak.
- Xede bereziko ikastaroak: Gurasoak, etorri berriak, dentari/ostalariak.
- Hizkuntza eskakizunak: IVAP, HABE, Osakidetza.
MATRIKULAZIO-EPEA
Euskaltegian izena emateko epea irailaren 29an amaitzen da.
INFORMAZIOA
Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.
Astearte, asteazken eta ostegunetan, 18:00-20:00.
Soraluzeko AEK Euskaltegia
Baltegieta kalea, 2
943 75 14 34
DIRU-LAGUNTZAK
Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko diru-laguntzak emango ditu, errenta-mailaren arabera.
Diru-laguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.
C1 MAILAKO IKASTAROAK 20 EUROAN
Eusko Jaurlaritzak zabaldu duen dirulaguntza-lerro berri bati esker, 16-18 urte arteko herritarrek aukera izango dute C1 mailako ikastaroa egiteko 20 euroko matrikula ordainduta.
- C1 maila (Komunikagarritasun maila) lortzeko prestakuntza.
- Irakurmen eta entzumen atalak euskaltegian bertan egiteko aukera.
- Eskola presntzialak
- Tutoretza pertsonalak.