Matrikula zabalik AEK euskaltegian
Soraluzeko AEK euskaltegiak zabalik dauka dagoeneko 2021/2022 ikasturterako matrikulazio kanpaina; "Ikasi euskara, bidelagun onenarekin" da aurtengorako aukeratutako leloa.
Aurrez aurreko zein autoikaskuntza bidezko esakintza dauka euskategiak, metodologia komunikatiboan oinarrituta eta ordutegi malguarekin.
ESKAINTZA
Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak:
- Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza).
- Xede bereziko ikastaroak: AISA, B1, B2, C1 (EGA) eta C2 (On-line) mailak.
- Hizkuntza eskakizunak: IVAP, IRALE, Osakidetza.
MATRIKULAZIO-EPEA
Euskaltegian izena emateko epea irailaren 30ean amaitzen da.
INFORMAZIOA
Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.
Astearte, asteazken eta ostegunetan, 18:00-20:00.
Soraluzeko AEK Euskaltegia
Baltegieta kalea, 2
943 75 14 34
DIRU-LAGUNTZAK
Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko diru-laguntzak emango ditu.
Diru-laguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.