Martxan da Aisa ikastaroa
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatuta, etorkinentzako 60 orduko oinarrizko euskara ikastaroa hasi dute 9 pertsonak.
Eguaztenean, otsailaren 21ean hasi zuen Argentina, Maroko, Pakistan eta Kolonbiako jatorria duen etorkin talde batek oinarrizko euskara ikastaroa Soraluzeko AEKn.
Etorkinak euskararekin harremanetan jartzea du xede ikastaroak; horrela, oinarri-oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte: agurrak, zenbakiak...
60 orduko ikastaroa izango da, otsailaren 21etik ekainaren 19ra bitarte, astean 4 orduz jardungo dute euskara ikasten: astelehen eta eguaztenetan 9:30etik 11:30era.
Ikastaroa arrakastaz gainditzen duten ikasleek "Aisa" ziurtagiria jasoko dute, AEKren eskutik.