Margolanen erakusketa

Margolanen erakusketa

2018/05/30
Igandean burutu zen Kaleko Margo Lehiaketaren 25. edizioan saritutako lanak erakusketa-aretoan ikus daitezke larunbata arte; Esteban Oroz eibartarrak eskuratu zuen lehendabiziko saria.

Joan den igandean burutu zen XXV. Kaleko Margo Lehiaketan parte hartu zuten margolarien lanak kiroldegiko erakusketa-gelan daude ikusgai.

Erakusketa larunbata arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:

  • Astean zehar: Arratsaldeko 7etatik 8:30era.
  • Larunbatetan: Eguerdiko 12:00etatik 13:30era.

Ondorengo hauek izan ziren irabazleak:

  • 1. Saria: Esteban Oroz (Eibar).
  • 2. Saria: Ricardo Azkargorta (Bergara).
  • 3. Saria: Dauga Jean Jacques (Bordele).

Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko sakatu HEMEN.