Zaharren Egoitzaren lan-eskaintza

Zaharren Egoitzaren lan-eskaintza

2018/05/24
Soraluzeko Mesedetako Amaren Egoitzak mantentze lanetarako pertsona bat kontratzeko deialdia egin du; urte beteko kontratua eskaintzen da eta zazpi egun daude eskaerak aurkeztu ahal izateko.

Soraluzeko Mesedetako Amaren Egoitzak pertsona bat kontratatu behar du egoitzako mantentze-lanez arduratzeko.

Lan-jarduna astean 15 ordukoa izango da eta kontratuaren iraupena urte batekoa, luzatzeko aukerarekin.

Iturgintza eta elektrizitate arloko titulazioa eskatzen da eta 18 urte baino gehiago izatea.

Eskaerak posta elektronikoz edo posta arruntez egin ahal izango dira, 7 eguneko epean.

Deialdiaren OINARRIAK hemen kontsulta daitezke.