Luizia Atxuri kalean eta ondoriozko aldaketak trafikoan.

Luizia Atxuri kalean eta ondoriozko aldaketak trafikoan.

2024/03/16
Bart gauen lur jausia egon da Atxuri kalean, 11-13 parean. Hori dela eta bidea guztiz itxita dago eta trafikoan aldaketak daude.

Bart gauean, luizia egon da Atxuri kalean, Santa Anara joateko zubi txikiaren parean. Errepideraino jausi dira lurra eta harriak eta ondorioz itxita dago Errebal kalea zirkulaziorako.

Hori dela eta, autoak Santa Anatik sar daitezke herrira, autobus batzuk berriz aldaketak izango dituzte. Jarraian zehatz mehatz autobusen inguruko zehaztapenak:

  • Eibar eta Donostia norabidea duten autobusen geralekuak: Sahiesbideko bi puntetan hartuko dira, Karmelo Mendizabal enpresaren zubi parean eta Mendiola poligonoko zubi parean.
  • Mendaro-Ondarroa norabidea duten autobusen geralekuak: Goikaldeko geralekuetan (Ezozi Bidean, Estaziño kalean eta Errekalden) jasoko ditu herritarrak.
  • Bergara, Arrasate eta Gasteiz norabidea duten autobusen geralekuak: Ohiko moduan, aldaketarik EZ. 

Orain, teknikariek aztertu behar dute egoera eta horren arabera erabakiko da, hemendik aurrera eman beharreko pausuak zeintzuk diren. 

Herritarren argazkiak
Argazkia: Alex Amor