Aste Santuko aisialdi ekintzetan izena emateko epea zabalik dago
Aisialdi eskaintza zabala antolatu du, aurten ere, Soraluzeko Udal Ludotekak aurtengo Udaberri edo Aste Santuko oporretarako.
Ekintzetako batzuk herrian burutuko dira, beste batzuk, ordea, herritik kanpora egingo diren txangoak izango dira (Basondo, Arrikrutz...).
Izen-ematea martxoaren 13an hasi eta 24an amaituko da.
Izen-emate orriak ikastetxearen bitartez jasoko dituzte herriko haurrek eta ludotekan bertan entregatu beharko dituzte.
Izena ematea ONLINE egin nahi duenak, ondorengo loturan egin dezake: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak, ordainketa ondorengo kontuan eginez: ES45 3035 0004 90 0040015550.
Zerbitzuaren ohiko erabiltzaile ez direnek ere izaten dute opor sasoiko ekintzetan izena emateko aukera.
Hauxe da ludotekak opor egun hauetarako prestatu duen egitaraua eta prezioak:
Aste Santua
APIRILAK 3, astelehena. Irteera Basondo-ra, 4-5 urteko haurrentzat. Goizeko 10etatik 14:00etara, estaziñotik.
Prezioa: Erabiltzaileak 5 euro / Ez erabiltzaileak 7 euro.
APIRILAK 4, asteartea. Irteera Arrikrutzeko kobazuloetara, LH1-LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 10:00etatik 14:00etara, estaziñotik.
Prezioa: Erabiltzaileak 8 euro / Ez erabiltzaileak 10 euro.
APIRILAK 5, asteazkena. Irteera Arrikrutzeko kobaluetara, LH3- LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 10:00etatik 14:00etara, estaziñotik.
Prezioa: Erabiltzaileak 8 euro / Ez erabiltzaileak 10 euro.
Pazko Astea
APIRILAK 12, asteazkena. Ekintzak ludotekan, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.
Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.
APIRILAK 13, osteguna. Ekintzak ludotekan, LH1-LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.
Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.
APIRILAK 14, ostirala. Ekintzak ludotekan, LH3-LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.
Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.
Matrikula ordaintzeko dauden hobarien gaineko informazioa udaletxean jaso ahal da.