Liztor asiarraren aurkako kanpaina

Liztor asiarraren aurkako kanpaina

2022/04/11
Gaur eman dio hasiera Gipuzkoako Foru Aldundiak liztor asiarraren aurkako aurtengo kanpainari; habiaren bat ikusten duten herritarrek udaltzaingoarekin jarri behar dute harremanetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak gaur, apirilak 11, eman dio hasiera aurtengo liztor asiar edo beltzaren aurkako kanpainari.

Habiak begiztatu diren abisua eman nahi denean, Soraluzeko Udaltzaingoaren Departamentura deitu beharko dute herritarrek, 943 753 024 telefono-zenbakira, eta bertan jakinaraziko zaie, kasuan kasu, nola jokatu.

Aurtengo kanpainan fokoa lehen habietan jarri nahi duela jakinarazi du Foru Aldundiak, lehen habiak kentzea baliabide gutxirekin egin daitekeelako eta gainera hauek suntsitzean udarako bigarren habi kopurua asko murrizten delako.