LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna
Aurtengo maiatzaren 17an 29 urte betetzen dra Osasunaren Mundu Erakundeak, urteetako borraren ondotik, homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kendu zuela.
Berdintasunaren eta legediaren arloan LGTBI kolektiboak aurrerapen handiak egin dituen arren, asko dira oraindik ere gizarte garapenerako dauden erresesitentziak eta horrek arriskuan jartzen ditu orain arte lortutako egonkortasun, babes eta segurtasua.
Hori dela eta, gaurkoa modu egun batean, homosexual, lesbiana, bisexual, transexual eta intersexual izateagatik pertsonek pairatu behar izaten duten diskriminazioa azpimarratu beharrean gaude. Behartuta gaude gogora ekartzera 2019ko maiatzen oraindik ere LGTBI izatea arrisku bat dela munduko herrialdeen hirutik batean, 72 herrialdek kartzelarekin zigortzen dutela eta 8k heriotzarekin. Transgeder Europe erakundeak bildutako datuen arabera, 2017ko apirilaren 1a eta 2018ko irailaren 30a artean 396 pertsona erail dituzte beren joera eta identitate sexualagatik, 2016an baino %15 gehiago.
Hemen ere, Euskadin, gorroto-delituen gaineko txostenaren arabera, egoera kezkarria da; izan ere 2018an izandako 130 gorroto-delituetatik 30ek joera eta identitate soziala izan zuten oinarrian.
Berebiziko garrantzia dauka sexu-joera eta genero-identitateagatiko diskriminazioari aurre egiteak daukan garrantziaz hausnarketa egitea eta hezkuntza arloan, lan-munduan eta, oro har, gizartean normalizazioa eta dibertsitatearenganako errespetua sustatzea homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobiari aurrea hartzeko tresna moduan.
Ezinbestekoa da, halaber, LGTBI mugimenduak eta mugimendu feministak egiten duten lana aitortzea, eurei esker ari delako gai ageriko egiten eta legitimitatea irabazten.
Horregatik guztiagatik, Soraluzeko Udalak ondorengo konpromezuak bere egiten ditu:
-
Pertsona oro errespetatzea, sexu-joera eta genero-identitatea gora-behera.
-
Herrian gerta litekeen edozein adierazpen homofobo, lesbofobo, bifobo eta transfobo irmoki gaitzestea.
- Udalerrian adierazpen afektibo-sexual ezberdinen ikusgaitasuna errespetatzea.
- Gizarte anitzago, zabalago eta integratzaileago bat lortzeari begira antolatutako ekintzak sustatzea, non sexu-aukera eta genero-identitatea ez diren inorentzako oztopo izango.
- Aurrera egitea, mitorik, inposaketarik eta konparaziorik gabeko sexualitate dibertsoa jomuga izanda.
- LGTBI kolektiboaren eskubideak babestu eta zaintzea, herrian norabide horretan lanean dihardutenekin batera, Korner Morea kolektiboa kasu.
Azkenik, Soraluzeko Udalak dei egiten die herritarrei, Korner Morea kolektiboarekin batera, ostiral honetan, arratsaldeko 7etan, Plaza Berrian antolatu duen kontzentrazioan parte har dezaten.
"Soraluzek ez du eraso matxista eta LGTBIfoborik onartzen / Soraluze no tolera agresiones machistas ni LGTBIfóbicas”