LGTBI+ Harrotasunaren Eguna

LGTBI+ Harrotasunaren Eguna

2020/06/26
Soraluzeko Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan; igandean eguerdiko 1ean kontzentratzeko deia egin die herritarrei.

Ekainaren 28an, aurten ere, Soraluzeko Udalak eskubideak eta bizikidetza aldarrikatzen ditu, aniztasuna oinarri hartuta.

Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ekainaren 28an ospatzen da duela 51 urtetik hona, tolerantzia, legearen aurreko eskubide-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta LGBTI pertsonen duintasuna sustatzeko.

Izan ere, aurrerapenak lortu diren arren, erakundeetatik  erne ibili behar dugu, eta borroka egiten jarraitu behar dugu LGTBI kolektiboekin eta herritarrekin, hezkuntzaren, sentsibilizazioaren eta kontzientziazioaren bidez amaitzeko, beren sexu-orientazioagatik edo genero-identitate edo adierazpenagatik pertsonen aurkako edozein diskriminazio motarekin.

Ezin dugu onartu ideologia faxistak defendatzen dituzten taldeen itzulerak eta baita foro publiko jakin batzuetatik izaten diren saiakerak ere, LGTBI kolektiboaren eskubideei eta pertsona guztien berdintasunari buruzko zalantzak sortzea, ez eta gizartean jarrera hauek arrakasta  eta eragina izatea ere. Gaur inoiz baino gehiago, gure gizarteko sektore batzuen intolerantziaren aurrean, ozen eta indartsua, oihukatu behar dugu BORROKA, ESKUBIDEAK ETA MEMORIA. ATZERAPAUSURIK EZ !

Ezta atzerapausorik ere, oraindik ere herrialde askotan sexu-aniztasuna jazartzen eta kriminalizatzen dituzten lege eta agintarien aurrean. Atzerapausorik ere ez; izan ere, beste herrialde askotan, nahiz eta legeek LGTBI kolektiboa babestu, gizarteak oso urrun jarraitzen du aspaldi normalizatu behar zen egoera bat onartzetik.

Aurten, Udalak adierazi nahi du pandemiaren aurreko konfinamendu-egoerak LGTBI kolektiboko pertsonei eragiten zieten arazoak larriagotu dituela. Zenbait arazo, hala nola bakarrik bizi diren eta laguntza-sareetarako sarbiderik gabe askoz ere isolatuago aurkitu diren LGBT adinekoena; sexu-orientazioa onartzen ez duten familietan bizi diren pertsonena, batez ere gazteena; sexu-lanera bultzatzen diren eta elikadura eta etxebizitza-arloko oinarrizko beharrak ase ezin dituzten emakume transena; arrazoi horregatik asilo-eskaerak geldiarazi zaizkien LGTBI pertsonena.

Guzti honegatik, Soraluzeko Udalak egun hau aprobetxatzera animatzen ditu pertsona guztiak, sexu-askapenaren alde lortzen ari garen aurrerapen guztiak ospatzeko eta gure gizartean berdintasun osoa eta estereotipoekiko haustura aldarrikatzen jarraitzeko.

Azkenik, Soraluzeko Udalak soraluzetarrei eskatzen die datorren igandean, ekainak 28, sentsibilizazio eta aldarrikapen-ekitaldi guztiekin bat egin dezatela, foro publiko, komunikabide eta sare sozialetatik aniztasunaren aldeko borroka-eguna dela ikusarazteko, balkoietan eta leihoetan ostadar bandera bat zintzilikatzeko eta 13:00etan Plaza Berrian izango den kontzentraziora joateko, urruntze eta segurtasun-neurriak errespetatuz.