LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna
LGTBI+fobiaren aurkako eguna ospatzen da datorren asteazkenean, maiatzaren 17an; hainbat ekintza antolatu ditu Udaleko Berdintasun Batzordeak egun horren harira.
Udaleko Berdintasun Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu maiatzaren 17an ospatzen den LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan.
Hauek dira antolatutako ekintzak:
Maiatzak 13, larunbata.
Antzerkia
"Nire zigilua. Homofobiaren (beste) istorio bat.
Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.
Maiatzak 17, asteazkena.
Kontzentrazioa
"LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna".
Arratsaldeko 7etan, Plaza Berrian.