LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

2016/06/28
Pertsona guztien sexu-aukera errespetatzearen aldeko mezua zabaldu eta kontzentrazioa deitu dute gaur arratsalderako Udalak eta herriko LGTB kolektiboak.

Ekainaren 28an ospatzen dira, New Yorkeko Greeenwich villagen, 1969an, Stonewallen izandako matxinada. Gertaera honek suposatu zuen lesbiana, gay, transexual eta bisexualen askatasun mugimenduaren jaiotza eta mundu guztian ospatzen da LGTB harrotasun egun bezala. Ospakizun honen oinarria, injustizia eta bereizketaren aurkako herritarren matxinadan du eta bertatik eratortzen da mundu mailako eskubide zibil eta sexualen aldeko mugimendua. Gaur egun, oraindik ere, gizartean dauden identitate sexual desberdinen arteko aurreiritzi asko gainditu beharrean gaude. Zoritxarrez, jende askori oraindik ere beste identitate sexual desberdinak onartzea kosta egiten zaie eta “desberdina” dena erasotzen dute, beraien identitate sexualaren aurkako eraso bezala ikusten bai dute.

Soraluzeko Udaletik, Emakumeen Topagunetik eta Korner Moretik era guztietako eraso sexistak gaitzesten ditugu eta bereziki Orlandon (EEBB) ekainaren 12an gertaturikoa. Bertan, askatasunean, beraien sexualitatea aldarrikatzearren 49 pertsona erail eta 53 zaurituak gertatu ziren. Inongo ideiek ezta sinesmenek ere ezin dute arrazoitu diskriminaziorik, erasorik ezta erailketarik ere.

Lesbianek, gayek, transexualek eta bisexualek aukeraturiko aurtengo leloa “BENETAKO BERDINTASUN BATEN ALDEKO LEGEAK ORAIN. AGERIKO 2016. URTEA, BISEXUALITATEA ANIZTASUNEAN” da.

2016. urtean, oraindik ere beharrezkoa ikusten da LGTB Nazioarteko harrotasunaren eguna aldarrikatzea, kalean, pertsona ororen eskubideak aldarrikatzeko eta aukera sexual oro errespetatuak izateko. Ezkutatu behar ez den errealitate bat azaleratzeko beharrezkoa da egun hau, inor ez baita lotsatu behar beraren identitate sexualarengatik.

Nazioarteko Amnistiaren aldeko mugimenduaren txostenek mahai gaineratzen duten bezala, jazarpen legala pairatzen dute oraindik genero identitateak eta orientazio sexualak eta batzuetan homosexualitatea heriotza zigorrarekin, zigortzen da.

Guzti hau horrela izanda, ekainaren 28an, LGTB Nazioarteko Harrotasunaren Egunean, Soraluzeko Udalak, Emakumeen Topaguneak eta Korner Moreak diskriminazioaren aurkako eta berdintasun politiken aldeko aldarrikapena egiten dugu. LGTB elkarteen aldeko babesa eta aitortza egiten dugu baita bertan parte hartzen duten pertsonekikoa ere, mundu justu baten alde egiten duten lana aitortuz.

Azkenik, egun honen bueltan antolatuko diren ekitaldi eta ekintzetan parte hartzera Soraluzeko herritar oro gonbidatzen ditugu eta ekainaren 28an, asteartea, Plaza Berrian, arratsaldeko 19:00tan, antolatu den elkarretaratzean parte hartzera ere.