Leintz Gatzagara eta Gatz Museora irteera egin zuten atzo jendartEKIN proiektuko kideek

Leintz Gatzagara eta Gatz Museora irteera egin zuten atzo jendartEKIN proiektuko kideek

2025/04/10
Atzo, apirilak 9, Leintz Gatzagara eta Gatz Museora irteera kulturala egin zuten jendartEKIN proiektuko kideek.

jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak Leintz Gatzagara eta bertako Gatz Museora irteera egin zuten atzo; goiz ederra pasatzeko aukera izan zuten. 

Hasteko, bertako gatzaren sorrera eta ezaugarriei buruzko azalpenak eskaini zien museoko gidariak parte-hartzaileei, gatz horrek dauzkan berezitasunak azpimarratuta; eta, ondoren, aintzinako dorlen eta, egun, berreskuratutako instalazioen mekanismoak eta funtzionamendua ikusteko ibilalditxo bat egiteko aukera izan zuten: ur gazia batu, jaso eta salmentara bideratutako gatza bihurtu. 

Instalazioak ikusi bitartean, gatz ekoizpenari lotutako herriaren historia azaldu zien, erromatar garaietatik hasi eta gaur egunera arte izandako bilakaeraren errelato laburra eskainita. Horretan, emakumeen zeregina azpimarratu zuen, gatza ekoizteari lotutako jarduera guztiak emakumeen eskuetan biltzen baitziren. 

Eguraldi ederrak lagunduta eta paraje ikusgarrian, herrian zehar egindako paseotxo batez osatu zuten bisitaldia jendartEKINeko kideek, eta produktuari balioa emateko eta saltzeko proiektuak eman dion hauspoa egiaztatu ahal izan zuten.