Lauzpabost Stand Up monologo saioa, barixakuan Gaztetxean
Katapulta Tour Gipuzkoa egitasmoaren barruan, Lauzpabost Stad Up monologo saioa izango da ikusgai barixakuan, Gaztetxean.
Lauzpabost Stand Up bost umorogile gipuzkoar gaztek osatutako bost bakarrizketa formatuko proiektu berria da, Katapulta Tour Gipuzkoa egitasmoaren baitan sortua. Musika eta arte eszenikoetan hasten ari diren bertako, Gipuzkoako, hamar artista aukeratuk lehen urratsak eman ditzaten programatutako 40 emanaldiko tourra da Katapulta; tour horren barruan egingo du geldiunea Soraluzen.
Ordubete inguruko emanaldia osatuko dute bost umoregilek, euskaraz egina eta umore estiloak eta hainbat gai bateratzen dituena, eta publiko guztiei zuzendutakoa. Ondorengo umoregileek parte hartuko dute Lauzpabost Stand Up emanaldian:
- Mikel Irazusta (Donostia)
- Maialen Sorzabalbere (Donostia)
- María Blanco (Zestoa)
- Julen Portillo (Zarautz)
- Iker Plazaola (Oñati)
Eguna: maiatzak 3, barixakua
Ordua: 20:00etan
Lekua: Gaztetxea
Sarrera irekia izango da, aforoa bete arte.