Langabeentzako mekanizazio ikastaroa

Langabeentzako mekanizazio ikastaroa

2021/05/14
IMH ikastetxeak langabeentzako txirbil-harroketa bidezko mekanizazio ikastaroa antolatu du; ikastaroak 540 orduko iraupena dauka eta %100ean subentzionatuta dago.

Elgoibarko Makina Herramienta Institutuak (IMH) txirbil-harroketa bidezko mekanizazio ikastaroa antolatu du mekanizazio lanetan interesatuta dauden langabeentzat.

Ikastaroaren bitartez ikasleak txirbil-harroketa bidezko mekanikazio prozesuak egin, lortutako produktuak kontrolatu eta makina eta ekipoen lehenengo mailako mantenuaz arduratzeko gaitasuna lortuko du.

Ikasleak ondorengo lanpostuak bete ahal izango ditu:

  • Zenbakizko kontrola duten makinen programatzailea.
  • Zenbakizko kontrola duten makinen operadorea.
  • Tornulari-fresatzailea.

Ikastaroaren ezaugarriak:

Iraupena: 540 ordu.

Egutegia: 2021-05-31 / 2021-11-26

Ordutegia. 14:30-20:30

Hizkuntza: Gaztelera.

Tokia: IMH (Elgoibar).

Prezioa: %100 subentzionatuta.

Izena emateko eta informazio gehiagorako:

IMH (943748266)

www.imh.eus