Lanbideren bidez kontratatutako zortzi peoi balioanitzak asteon hasi dira lanean

Lanbideren bidez kontratatutako zortzi peoi balioanitzak asteon hasi dira lanean

2025/02/26
Astelehenean, otsailaren 24an, hasi ziren lanean Lanbideren bidez kontratatutako zortzi peoi balioanitzak; herria txukuntzeko lanetan jardungo dute datozen sei hilabeteotan.

Urtarrilean jarri zuen martxan Debemenek kalteberatasun- edo bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako zortzi peoi balioanitz kontratatzeko deialdia eta asteon hasi dira lanean beharginak. Deialdia Lanbidek diruz lagundutako LARK 2024-2025 proiektuaren baitan txertatzen da eta kontratatutako langileak sei hilabetez arituko dira lanean, %75eko lanaldian eta %25eko prestakuntza-formakuntzarekin.

Peoi balioanitzak

Astelehen honetan bertan, otsailaren 24an, hasi dira kontratatutako zortzi langileak beharrean eta herria txukuntzeko eta edertzeko lanetan jardungo dute aurrerantzean, se hilabetez. Hauexek izango dira, orohar, beteko dituzten eginkizunak:

  • Margoketa lanak: barandak, farolak eta herriko paretak.
  • Garbiketa lanak: autobus-geltokietako markesinak, igogailuak, bide-seinaleak, pintadak...
  • Hiri-altzarien hobekuntza: zakarrontziak eta bankuak zaharberritu edo berriak ipini eta haur-parkeetan hobekuntza-lanak egin.

Erdigunetik hasiko diren arren, herriko txoko guztietara heltzeko planifikazioa egin dute, eta horren arabera jardungo dute lanean. Hori horrela, naturguneetan ere lan zehatzak egingo dituzte, hala nola, ibai garbiketa eta iturri eremuen txukunketa.

Txukuntasuna, guztion ardura

Soraluzeko Udalak herritarrei dei egin nahi die txukundutako eremuak zein herriko gainerako espazioak errespeta eta zain ditzaten. Izan ere, norbanako guztion ardura da eremu zainduak sortu eta mantentzea.